67 urte bete arte lan egitearen aldeko mugimendua ikusten hasi gara espainiako gobernuan, eta honi buruz ere nire iritzia adierazi nahiko nuke.
Danimarkan bizitzen egon nintzenetik, konturatu nintzen zerga-biltze sistema on batekin, ongizate deritzogun gizarteak hobe funtzionatzen duela, eta orduz geroztik nire ingurukoei adierazi diet, joera hau dela benetan gizartea hobetzeko bidea. Jakin badakit zergak igotzea oso neurri inpopularra dela, eta jendea gainera botako zaizula, beraiena bezala ulertzen duten dirua ez ikutzea komeni baitzaie, baina zergen igoera soldaten igoerarekin batera egingo balitz, denak pozik (gutxi gora behera).
Badakit krisi mundialean gaudela, eta horrelako neurriak ezin direla orain hartu, baina desegokia deritzot era berean jendeak lanik ez duenean duenari 2 urte gehiagoko lana inposatzea. Oraindik 15 urte edo falta dira lehenengo belaunaldia (59koa) jubilazio adinera iritsi arte, eta espero dut ordurako ekonomia zertxobait hobe joatea. Baina egia esan ez diot zentzu haundirik hartzen jendea langabezian egon eta ez daudenei urte gehiago sartzea, logikak baitio jubilazio batek bere horretan, kanpo faktorerik gabe, lanpostu berri bat dakarrela.
Inpuesto edo zerga igoerak aldiz estatuari dirua emango lioke, diru horrekin langabeziaren gastuak kubritzeaz gain, beste lanpostu batzuk sortzea ahalbidetuko luke, nahiz eta lanpostu berri hauek ikaragarrizko etekinak ez izan, estatuko ekonomiak nahikoa poltsa izango luke gastu guztiei aurre egiteko.
Nire lema beraz, soldatak gora, zergak gora da. Ongizatea gora, gizarte zerbitzuak gora, langabezia behera, txirotasuna behera.
Astiasuko batek esateiken bezela: “Lana kondena!” Ni konbentizttuta natxiok gestiyo on batekin, dauzkaun rekursuak askoz askoz obeto aprobetxatzeik daudela, ta berdin inpuestuakin. Geyo patu biaiula, bale, patukoiu, baño itxuraz itteko gauzak, ta klaro, geyo dakanak geyo patziaik!
Zergan izaerak eragin haundie dauke; kontsumon gañeko zergak (BEZ) eragin haundigoa dauke soldata bajutan altutan baño. Zerga sistema eraginkorragoa izango zan karga lurren gañen haundigoa izango balitz, modu horta desaprobetxatutako lur sail huandik dazkenak bi aukera eukiko zitun: lur saila landatu (lana sortuz) edo saldu (beste norbaitek aprobetxatuz). Bestalde, kutsaduran gañeko zerga garrantzitsugok diru asko biltzeko baliagarri izango zien, baño danok dakigu mundue kapital pribatuk muitzeula.
Ondo izan Aitzol!
renobatzeko garaia bada o ze?