Ba bai, gezurra badirudi ere gaur egun estatu kolpeak ematen dira, Honduras-en bezala, non presidente eskuindar bat bere biraukeraketa bermatzeko legea kontsultan jartzen zuen egunean bertan bahitu eta herbesteratu egin duten oraindik eskuindarrago diren militarrek. Hori da arrazoi ofiziala, ez ofiziala erreforma sozial-ezkertiar batzuk baitira.
Estatu kolpeak beti miretsi izan ditut, ez gaizki ulertu, faktua miresten nuen, ez beti gertaera. Nola zen posible gutxi batzuk urteetan zeramaten gobernu edo botere formak bertan behera uztea ordu gutxiren baitan, irrati, telebista eta abarren emisioak moztu, gobernu etxeak okupatu eta kaleak milizianoz bete. Pentsatzen dut biztanleriaren babesa beharrezkoa dela kasu hauetan, nahiz begibistakoa izan edo ez.
Askotan pentsatzen dut ea gure gizarte superdemokratiko eta superidealetan estatu kolpeak posible izango ziren, nola eraman daitezkeen aurrera, eta egia esan lan handiak hartu beharko lituzkete kolpearen nondik norakoak ondo finkatu eta aurrera eramateko. Hala ere, lehenengo puntu garrantzitsua nire ustez propaganda indartsu eta sakona da, beti.
Eta konturatu nahiz propagandaz iada nahiko saturatuak gaudela, ez ote gara jakin gabe estatu kolpe baten barruan egongo, ezkutuko planen batek ez ote gaitu gure herria norantza batera gidatzen. Hala bada, ez dakit Allende izan nahi dudan. Badaezpada ere ni, Clint Eastwood-ek egingo duen pertsonaia izango naiz, tipo horrek beti baitauka arrazoia, edo ezean, arma azkarragoa.