Bizkarrak izena galtzen duen horretan

Post honekin kategoria berri bat irekiko dut, “País de Chirigota” izenekoa, eta uste dut nahikoa material eskainiko didala kategoriak, eta bestela, denborak esango du.

Gaurkoan aztertu nahi dudana, eta badakit erreakzionario merke xamarra dela, baina benetan atentzioa deitu dit, ez sexismoagatik, ez tratamenduagatik, baizik eta herrialde horrek zeri (eta zeri ez) garrantzia ematen dionagatik.

El País egunkariko azala

El País egunkariko azala

Gaurkoan El País egunkari “ezkertiarrak” argazki honekin ireki du, non Frantziako lehenengo dama eta Espainiako printzesa bizkarrez agertzen diren. Egia esan ez da beharrezkoa nirea bezalako karrera bat ikastea argazkia oso egokia ez dela konturatzeko, baina pixkat sakonago joan ezkero, batek pentsa dezake bi herrialdeen arteko konpetentzia (nonbait balego) tokian tokiko gobernari edo antzekoen emazteetan dagoela, nork ipurdi  lirainagoa eduki. Público egunkariak oraindik argazki erakargarriago bat jarri du azalean, hemen sikiera pixka bat alderaturik agertzen baitira emakume hauek, eta beste egunkari gehienek ere antzeko argazkiak dituzte garrantzitsuenetzat. Eskerrak TxerriSukar supergaitz pandemikoak garrantzi gutxiago duen, Pakistanen bakea finkatu den edo Ecuadorrek presidentez aldatu ez duen.

Ez dut ulertzen tomateak aurpegian jartzen zituen programa zergatik kendu zuten, herrialdearen izpiritua biltzen baitzuen ikusitakoaren arabera. Proposamen pare bat ere badauzkat egunkari azal hauentzako argazkiak ikusita:

- ¡Olé ese culito ahí!- edo giro langilego batean entzun daitekeen -¡Qué no me entere yo que ese culito pasa hambre!- eta ez, goserik ez dute pasako, guk ordaintzen baitizkiegu merke itxura duten soineko horiek.

3 Responses to “Bizkarrak izena galtzen duen horretan”

  1. isotil Says:

    http://www.elmundo.es/debate/2009/04/1935/prevotaciones1935.html

  2. Nahia Says:

    bai… bizkarrak izena galtzen duen horretan jartzen dute garrantzia….. hortik ateratzen zaizkielako ideia zoragarri horiek eta hor ematen dizkigutelako ostikoak… ;)

  3. egunero da gaur Says:

    Bombóm, vai pela sombra para não derreteres! piropok portugesak asmatu zizkien.

    Estatuen botereen konparaketa ipurdietan oinarritzea jendearen engainurako soilik da, benetako arrazoiak estaltzeko, are okerragoak baitira: interes ekonomiko pribatuak.

Leave a Reply