Usteak erdia ustel

Uste dut badirela bizitzan momentu batzuk non bakoitzak erabaki behar duen, onerako edo txarrerako baina erabaki bat hartu. Gauza da askotan erabaki hori hartzea ez dela kontu erraza, bidean utzitakoak asko balio baitezake, edo bidekoa besterik gabe ezin da utzi alde batera ahaztuta balego bezala.

Uste dut ere momentu horietako batean nagoela, zalantzak nire inguruan baitabiltza garaiko polen hegalariak bezala, egan dabiltza, eta justu behar ez duzunean sartzen dira zure barruan, barruko zerbait aldaraziz. Ez dakit beraz zer egin datorren urtean, datorren hilabetean bertan ere izan daiteke aldaketa, baina momentuz nire bisioa datorren irailean dut ezarrita. Ez dakit lan egiteko goizegi den niretzat edo lan benetan motibagarri baten bila nabilen, nire gogorik bizienak aterako dituena, benetan zerbaitetarako balio eta ikasi dudala sentiaraziko didana. Ez dakit Master bat egin ala ez, Bartzelonan, Bilbon edo etxean geratu eta eguraldiaren aldaerari begiratu, biharko eguna eguzkitsua izango delakoan.

Uste nuen, eta ia ziur nengoen nire bizitzak aldaketa bat behar duela, baina nolakoa behar du izan aldaketa honek? Norbaitek hau irakurri eta zerbait eskaintzeko badu, mesedez, arren esan dezala. Zerbait berria behar dut, motibagarria.

Uste dut ez dakidala zer nahi dudan, zer den bilatzen dudana, eta okerrago dena, bildur gehiago ematen didana, ez dakidala zer datorren.

2 Responses to “Usteak erdia ustel”

  1. isotil Says:

    Aitzol!!!! Zu re mundu hontan sartuta ala? cof cof…friki…cof cof!

    Hau ze da, resakak eragindako reflexio hipermegasakon hoitako bat? Tio! Master bat iñ, txinoa ikasi, ta hemendik 5-6 urteta esperientzi minimo bat jaso ta ia krisie pasauta daonen enpresa bat montauko deu. Fagor, Ulma, Irizar ta bestelakok erreleboa behar due.

    BTW, nei feedback coolagoa iruitzen zait memorandum baino.

  2. isotil Says:

    Eskerrikasko sugerentzingatik. Aldaketa burutua! Uain bai naizela COOL!

Leave a Reply