Gaur zinean izan naiz, berriro, eta pelikula gomendagarri bat ikusteaz gain beste gauza batetaz ohartu naiz. Filma Bienvenidos al Norte zen, frantsesa izatez, eta kritika bat entzun nuen irratian duela pare bat aste eta ez zuen oso ongi jartzen, baina nik, benetan barre egin dut, umore xinplea zuen, baina gertukoa nolabait.
Baina gaurkoan kritikak alde batera utziko ditut, beno, ez osotasunean, baina bai zazpigarren arteari dagokionean. Gauza da zinean eseri garenean oraindik argiak pizturik zeudela, eta noski sartzen zen orori begira pasa dut filma hasi arteko tartea, eta egia esan horrela pasa nitzakeen ondorengo bi orduak, hori baita gaurko idatziaren arrazoia, jendeari begiratzeko dudan joera. Beti esan didate oso behatzailea naizela, “observador”, eta egia esan egiatzat nuen baina ez nion inoiz erreparatu serioski. Ba bai, egia da, eta harro nagoela ere esan nezake, gauza asko ikasi baititut horrela, eta gauza asko ulertu era berean. Atzo gauean autobusean nentorrela ere jendeari begiratzea ezin izan nuen ekidin, gero loak bere magalean hartu baninduen ere. Askotan, kalean ere jendeari begira nagoela konturatu izan naiz ordu laurden eta gero, edo taberna batean sartu eta inguruko jendeari begiratu arte ez naiz gustora gelditzen nahiz eta nor den ez jakin.

Begira gauza asko ikus eta ikas daitezke eta baten batek esango du gehiegi begiratzea edukazio txarreko jokaera dela, eta egia izan daiteke, baina disimuloak badu bere artea eta begiradak berak ere, gauza asko esan baitaitezke begira, edo bestaldera begiratuz.
Apirila 6, 2009 at 6:46 pm |
voyeur!
Apirila 6, 2009 at 9:07 pm |
begiradek dioten guztia egingo bagenu mundua beste gauza bat litzateke….