1 Formula

Gaurkoan iritzi artikulu bat baino hausnarketa pertsonal eta xinple bat egingo dut. Gaur bertan hasi da Melbournen 1 Formulako munduko txapelketa (beste txapelketarik ba al da?) eta honen inguruan azkeneko egunotan nire inguruan kirol honi buruzko eztabaidak nabarmenki gehitu dira.

Gauza da niri kirol honek ez didala ezer berezirik eskaintzen, jakina baita niri kotxeek eta hauen ingurukoek ez didatela ez grazia eta ez jakinminik sortzen. Baina beno, tennis-ak ere ez eta bertan darrai. Gauza da kirol honek sekulako prestigio sozialaz gozatzen duela, hau da, futbola jende xinplearen, herri xumearen kirola omen da, “tontoena” nolabait esatearren, eta aldiz 1 Formula ingeniariena. Txorakeria galanta deritzot honi, besterik gabe, bakoitzak bere aukera eta preferentziak baititu, baina futbolari hain maiz atxikitzen zaion milioika Euroren gastua lau gurpildun kirolean ez omen da ikusten, eta barkatu, baina Briatore-ren neskalagun, itsasontzi eta gainerakoak ikusi eta box-etako teknologia gehiegikeria ikusi ostean, esango nuke honek diru asko mugitzen duela, eta diru sarrera eskasagoak dituela esatera ausartuko nintzateke, ehundaka futbol partida jokatzen baitira astero, eta karrera hauek ez dira hainbeste.

Horretaz gain, nik badut gurutzatu xamar lepogabeko piloto asturiar bat, eta gizartea honen zale eta aurkakoen artean banatzen da. Baina esan beharra daukat nire gorrotoaren sena Espainiar komunikabideek sortu dutela, Alonsorekiko duten jainko tratamentua dela eta.

1 Formulak dituen jarraitzaile kopuruak ere eragina du gaur egun gizartean dagoen joera batekin. – futbol + karreras  dute lematzat gazte hauek eta egia esan hau bai, joera hau gorroto dut. Eskufrenu, tuboskape ta gainerakotaz bakarrik hitz egiten dutenekin jai dugu, eta beraz hona hemen nere deia hausnarketarekin amaitzeko:

+ KULTURA – TONTERIAS

3 Responses to “1 Formula”

  1. Imanol Says:

    Jonan gehiegi herri hontan…

  2. Nahia Says:

    eta gainera….. – futbol + karreras inteligente hoiek rallyak egiten dituzte hiri erdian… eta errugabeek ordaintzen dituzte beraien gehiegikeriak….

  3. Jokin Says:

    Sabes que en este tema estoy al 100×100 de acuerdo.

    Nei Alonsok nazka emateit atzeatua ta buruhaundia dalako, entre otras cosas.

    -futbol+karreras.

Leave a Reply