67

Urtarrila 31, 2010

67 urte bete arte lan egitearen aldeko mugimendua ikusten hasi gara espainiako gobernuan, eta honi buruz ere nire iritzia adierazi nahiko nuke.

Danimarkan bizitzen egon nintzenetik, konturatu nintzen zerga-biltze sistema on batekin, ongizate deritzogun gizarteak hobe funtzionatzen duela, eta orduz geroztik nire ingurukoei adierazi diet, joera hau dela benetan gizartea hobetzeko bidea. Jakin badakit zergak igotzea oso neurri inpopularra dela, eta jendea gainera botako zaizula, beraiena bezala ulertzen duten dirua ez ikutzea komeni baitzaie, baina zergen igoera soldaten igoerarekin batera egingo balitz, denak pozik (gutxi gora behera).

Badakit krisi mundialean gaudela, eta horrelako neurriak ezin direla orain hartu, baina desegokia deritzot era berean jendeak lanik ez duenean duenari 2 urte gehiagoko lana inposatzea. Oraindik 15 urte edo falta dira lehenengo belaunaldia (59koa) jubilazio adinera iritsi arte, eta espero dut ordurako ekonomia zertxobait hobe joatea. Baina egia esan ez diot zentzu haundirik hartzen jendea langabezian egon eta ez daudenei urte gehiago sartzea, logikak baitio jubilazio batek bere horretan, kanpo faktorerik gabe, lanpostu berri bat dakarrela.

Inpuesto edo zerga igoerak aldiz estatuari dirua emango lioke, diru horrekin langabeziaren gastuak kubritzeaz gain, beste lanpostu batzuk sortzea ahalbidetuko luke, nahiz eta lanpostu berri hauek ikaragarrizko etekinak ez izan, estatuko ekonomiak nahikoa poltsa izango luke gastu guztiei aurre egiteko.

Nire lema beraz, soldatak gora, zergak gora da. Ongizatea gora, gizarte zerbitzuak gora, langabezia behera, txirotasuna behera.


To shoot an elephant

Urtarrila 19, 2010

G. Orwell-en “Shooting an elephant” idatzia hartu du Alberto Arce-k dokumental honi izena emateko oinarritzat.  Errealitate gordina erakusten du ia bi ordu irauten duen imagin saioak, eta  gauza asko irudi gutxitan esaten dituela da zinetik atera ginenon iritzia. Gazan duela urtebete jazotakoak izenik ez duela bagenekien lehenagotik, baina egia esan, dokumental honen bitartez ikuspegi hori indartu egiten da, eta  basakeria hitzaren guztizko zentzua uler daitekeela dirudi ikusi ostean.

Benetan gomendatzen dut dokumental hau ikustea, hori bai, gorputza ongi prestatuta eraman, imaginak ez baitira egunero ikusten ditugunak, ez eta gutxiago ere.

Gainera Creative Commons labela du, beraz edozeinek deskarga dezake eta baita nahi duenari erakutsi ere, oso aukera ona horrelako dokumentalak mundu zabalera erakutsi nahi dionarentzat, eskuragarri baitu edonork.

Besterik gabe, ikusi eta ikasi.

http://www.toshootanelephant.com/


Elurra, eromena eta beldurra

Urtarrila 10, 2010

Egunotan gure herrietan elurra  bota du, eta nere antropologo-soziologo- ikuskari-pelma senak honek jendearengan izan dituen efektuak aztertzeari ekin dio.

Bi erreakzio mota bereiztu nahi ditut. Elurrak emozioa edo beldurra sortzen du pertsonaren arabera.

Emozioa gehienbat gazteengan sortzen du, badirudi bahametan jaioak garela bertako gazteak eta ez dugula inoiz elurrik ikusi. Argazki kamerak prestatu eta 6573766478364758880000 argazki ateratzen ditugu. Normalean argazkiak nahiko txarrak izaten dira, eta paisajeak oso politak ere ez izatez, baina elurra dagoenez…. bost axola. Beste aukera bat urtean zehar zaborretarako erabiltzen ditugun plastikoak hartu eta maldan behera botatzea izaten da; dibertigarri duena nekagarri ere badu, hemen ez baitago arrastrerik eta oinez igo behar duzu aldapa. Uzkiko mina % 100 ziurtaturik. Beste aukera bat, neronek bart praktikatu nuena elur bolatxoen gerra da, gorputza berotan sartzeko aukera ona egia esan, baina eskuekin ez da berdin gertatzen, izoztu eta zauritu egiten baituzu, lasai, anputaziorik ez, baina hurrengo egunean besoak minberatuta izango dituzu agujetengatik, eta agian ubelduren bat ere.

Beste erreakzioa beldurra izaten da, hemen komunikabideek zeresana dutela baieztatuko nuke, astebeteko beldur-sartzeak eragina baitu lehenago gazte izan zirenengan. Kotxea ikutu ere ez, 30 arropa geruza bata bestearen gainetik, ibilera neandertala eta beste hainbat sintoma nabari ohi dira. Hauek ez dute elurra gozatzen, baina manta azpian ederki egoten dira, eta asteleheneko elkarrizketetan aspaldi horrelakorik ez zela azpimarratzeko ezinbesteko aitzakia dute.

Noiz ematen ote da ikuspegi batetik besterako jauzia?


De como sobrevivir a toda costa o las salchichas gürtel

Azaroa 2, 2009

Sin entrar a valorar los hurtos, regalos o apropiaciones de lo ajeno quiero desde aquí hacer una reflexión sobre el honor político en España. Sabido es que en los países más nórdicos de Europa por ejemplo, la mera sospecha de algún fraude a nivel político lleva al cuestionado a abandonar su puesto inmediatamente; pues bien, en el país del jamón serrano y la paella esto no se da del mismo modo. Allí uno puede tener varias causas pendientes con la justicia, más que fundadas sospechas de alguna malversación, o incluso pruebas en su contra demostrando alguna fraudulenta empresa que se traía entre manos, que JAMÁS y repito jamás y bajo ningún concepto dimitirá. Y digo yo, tanto honor mancillado  como nos quieren venir a demostrar no da pie a dejar el cargo que uno ocupa, siquiera por el honor del prójimo ya que la avaricia o la cabezonería más absoluta no le permite a uno abandonar por su propio honor? Y no me refiero estrictamente al honor en su sentido más medieval, sino más contemporáneo,  porque no creo que a ninguno le agrade llenar portadas y encabezamientos con palabras que ataquen al buen hacer de sus negocios.

Señores de todo el mundo, dimitan antes de dar pena, gracias.


New Season

Iraila 16, 2009

Udak udazkenari lekukoa emango dio laister, eta denboraldi berria astera doa. Denboraldi diot, eta ez kurtso, aurten ez bainaiz unibertsitatera joango, ezta ikastolara ere, denbora asko egia esan hori egiten, agian gogor egingo zait ohitura horri uztea, baina beno, irakasle bezala dihardut, beraz, ez da horren alde handia egongo. Gainera ingelera eta frantsesa ere ikasten saiatuko naiz, eta ziurrenik beste ikastaroren bat eroriko da, lot of stuff.

Denboraldia hasi da, Realarentzat ere bai, oraindik beraiek konturatu ez direla badirudi ere, Champions-a ere hasi da, magia zelaian. Telebista bere onera dator berriz, eskerrak, zaborra zertxobait gutxituko baita.

Bestela egia esan zalantzak ditut gauzak aldatuko direnaren inguruan; munduak biraka darrai, eta gu berarekin. Berri Txarrak-ek diska berria du, gomendagarria, soinu gordina, norbaitek imajina dezake nola litekeen soinu hori walkman batean? hori bai gordina. Death before digital esango luke norbaitek. Buelta daitezela walkmanak, eta cassetteak ere bai, edo egin ditzatela hauen formak dituzten emepehiruak edo mp3-ak aro digital honetan.

picturer

Zorte on eta zoriona!


Estatu kolpeez eta beste hainbat gezurrez

Ekaina 29, 2009

Ba bai, gezurra badirudi ere gaur egun estatu kolpeak ematen dira, Honduras-en bezala, non presidente eskuindar bat bere biraukeraketa bermatzeko legea kontsultan jartzen zuen egunean bertan bahitu eta herbesteratu egin duten oraindik eskuindarrago diren militarrek. Hori da arrazoi ofiziala, ez ofiziala erreforma sozial-ezkertiar batzuk baitira.

Estatu kolpeak beti miretsi izan ditut, ez gaizki ulertu,  faktua miresten nuen, ez beti gertaera. Nola zen posible gutxi batzuk urteetan zeramaten gobernu edo botere formak bertan behera uztea ordu gutxiren baitan, irrati, telebista eta abarren emisioak moztu, gobernu etxeak okupatu eta kaleak  milizianoz bete. Pentsatzen dut biztanleriaren babesa beharrezkoa dela kasu hauetan, nahiz begibistakoa izan edo ez.

Askotan pentsatzen dut ea gure gizarte superdemokratiko eta superidealetan estatu kolpeak posible izango ziren, nola eraman daitezkeen aurrera, eta egia esan lan handiak hartu beharko lituzkete kolpearen nondik norakoak ondo finkatu eta aurrera eramateko. Hala ere, lehenengo puntu garrantzitsua nire ustez propaganda indartsu eta sakona da, beti.

Eta konturatu nahiz propagandaz iada nahiko saturatuak gaudela, ez ote gara jakin gabe estatu kolpe baten barruan egongo, ezkutuko planen batek ez ote gaitu gure herria norantza batera gidatzen. Hala bada, ez dakit Allende izan nahi dudan. Badaezpada ere ni, Clint Eastwood-ek egingo duen pertsonaia izango naiz, tipo horrek beti baitauka arrazoia, edo ezean, arma azkarragoa.


…eta mundua gelditu egin zen.

Maiatza 13, 2009

Norbaitek esango du banatorrela berriz betiko erretorikarekin, Bilboko Athletic-i diodan sinpatia faltak bultatzen nauela hau idaztera. Eta tira, agian zentzu batean egia izango da, baina gaurkoan arrazoia nahikoa dudala iruditzen zait. athletic

Azken egunetan komunikabideek  gai bakarra dute, Athletic kopako finalean, eta ez pentsa gaia idazterakoan akatsa egin dudanik, ez. Kopako finala Athletic eta Bartzelonaren artean da, baina azkenaldian Bilboko taldeaz soilik hitz egiten da, duela 25 urte irabazi zuela azken aldiz, 25. errege kopa izango dela irabaziz gero eta abar. Bi puntu nagusi honen inguruan: Lehenengoa, Finala bi talderen artekoa da, Bartzelonak ere merezi du bere txokoa komunikabideetan, finalaren %50-a baita, eta jokalariei erreparatuz gehiago dela ere esango nuke. Eta bigarrena, eta Euskal Irrati TeleBistari dagokionez, telebista publikoa bada, gogoratu daitezela behingoz badirela Athleticzaleak ez garenok, badirela Realzaleak, Alaves-zaleak edo Osasunazaleak. Normalean nahiko nabarmena izaten da Bilboko taldeari egiten dizkioten aipamen eta laudorioak, baina azkeneko astea LOTSAGARRIA izan da, besterik ez zen munduan.

Horretaz gain eta erreflexio pertsonal moduan zerbait aurresan nahi dut. Nire ustez Athleticek irabaziko du finala, berau erosita baitago. Arestian esan bezala duela 25 urte irabazi zuen azkena, eta orduz geroztik eztu ezer egin ez ligan ez kopan ez inon. 25. kopa izango litzateke irabaziz gero. Bartzelonak baditu beste 2 titulo eskura eta eskuragarri. Gainera, Villar jaunak bere postuan darrai, eta hori aldatu ezean Athleticek beti izango ditu epaileen aldetik laguntzak.

Ikusiko dugu, eta ea pronostikoarekin huts egiten dudan, baina hainbesteko txaparekin ahaztua dugu ERREGE kopa dela, eta hori ez zaigula gustatzen.


Asalto al tren de medianoche o historia de como anunciar una muerte disimulada

Maiatza 5, 2009

Prometí en su día un análisi sobre las elecciones, pero he preferido esperar a que los culos se asienten para exponer mis impresiones.

Hoy, 5 de mayo de 2009 la Comunidad Autonoma Vasca  ha erigido presidente a Patxi López, un vecino de portugalete  perteneciente al Partido Socialista Obrero Español. Voy a dejar a un lado hoy mi pequeño ardor particular con eso de socialista y obrero, para centrarme en lo que a mi comunidad autonoma y a quienes la gobiernan se refiere. Lo haré de modo esquemático para no enrollarme y no hartaros.

Algunos se van y otros vienen

Algunos se van y otros vienen

Patxi López: Nunca se ha llamado Francisco, siempre Patxi. El parlamento lo ha erigido como Don Patxi López. Es un hombre sin estudios ni idiomas (ni siquiera euskara, lengua co-oficial en la CAE) que ha llegado a la lehendakaritza mas por gracia divina que por meritos curriculares. Su simil seria un bocadillo de chorizo que solo tiene chorizo en las esquinas, pero que por dentro esta vacio, un vendedor de humo al que nadie ha oido hablar de forma espontantea más de 3 minutos. Me atrevería a decir que Patxi pertenece al subgrupo social de los que se han sentido de algun modo marginados por no ser vascos o no sentirse como tal, falta de integración lo llamo yo, social, no individual.

PSE- EE: Es el PSOE de Euskadi, pero de Euskadi tiene el nombre, porque independencia respecto al PSOE español cero. Ciertamente es el sector de personas nacidas en la CAE pertenecientes al PSOE, que dependiendo de por donde pegue el viento es de izquierdas o de centro, a intereses electorales responde, como todos los partidos.  La coletilla de EE le viene de Euskadiko Ezkerra un ex-partido más propio del final del franquismo e inicios de la transición que ha visto como su fuego se apaga para avivar las brasas del PSOE. De jovenes fueron comunistas, ahora social-democratas.

PNV: Partido Nacionalista Vasco. Partido costumbrista de indole nacionalista y liberal que ha gobernado desde que esto de ser las vascongadas. Tras perpetuar cargos, empresas y demás entidades con fines economicos durante tres decadas y realmente hacer una correcta gestión economica en lo que a lo demás se refiere, se ha visto doblegado en estas elecciones por un pacto anti-independentista. Realmente aguardo su actitud en la oposición, es una nueva politica y quiero ver como se maneja.

Ibarretxe: Ex-lehendakari ya que deja la politica y se va con cierta honra y no arrastrado como algun otro. Se ha visto perjudicado por el pacto antes mencionado y por los tejemanejes internos de su partido. Josu Jon le perjudico, e igual lo hace Urkullu, que no vende nada, y menos votos. Tenía una pequeña obsesión con la consulta popular, que el estado español se encargo de aplacar.

EA+Aralar+ IU: EA e IU han sido los grandes perjudicados del bipolarismo politico que ha reinado en en las ultimas elecciones. Ziarreta y Madrazo se han visto en la tesitura de abandonar sus puestos más por verguenza que por el partido. Aralar en cambio ha salido beneficiada, la gente dice que por los votos de tal o de cual, en mi opinión se ha llevado los votos de la tendencia social actual. La gente se harta de tanto politiqueo y abandona las posturas naturales por unas mas neutrales, de menos compromiso y mas comodidad. Tampoco veo a nadie con carisma suficiente en estos partidos, salvo Mikel Arana, que tiene algo de fuste. Creo que EA y Aralar terminaran fusionandose, más que por intereses comunes por unir algo de fuerza, y disimulando la posible extinción natural de alguno de estos partidos.

Con estos y UPyD se forma el parlamento, pero estos ultimos no los puedo catalogar, pues son un fruto de ultraderechistas y  gente que deja el PSOE por que se acercan a a derecha. Llevan poco tiempo y con poca fuerza por eso no tengo mucho que decir, creo que se llevan algunos votos de aqui y de allá, y de la extinta Unión Alaves.

La izquierda abertzale no ha podido presentarse a las elecciones debido a una ley de partidos que excluye a todo lo que la representa en nombre de la democracia. No tiene lideres visibles porque la mayoria estan en prisión y sufren una constante criminalización  y censura de todos sus actos. Ha sido el sector mas damnificado.

En resumen, no me gusta el elenco de politicos del actual panorama salvo alguna rara excepcion. El PSOE se enfrenta a algo que en mi opinión le viene grande y se verá perjudicado por los continuos ataques del PP a nivel nacional. El PNV deberá aprender a sentarse en el otro lado y a hacer oposición. No creo que la legislatura llegue a su fin natural.


Bizkarrak izena galtzen duen horretan

Apirila 28, 2009

Post honekin kategoria berri bat irekiko dut, “País de Chirigota” izenekoa, eta uste dut nahikoa material eskainiko didala kategoriak, eta bestela, denborak esango du.

Gaurkoan aztertu nahi dudana, eta badakit erreakzionario merke xamarra dela, baina benetan atentzioa deitu dit, ez sexismoagatik, ez tratamenduagatik, baizik eta herrialde horrek zeri (eta zeri ez) garrantzia ematen dionagatik.

El País egunkariko azala

El País egunkariko azala

Gaurkoan El País egunkari “ezkertiarrak” argazki honekin ireki du, non Frantziako lehenengo dama eta Espainiako printzesa bizkarrez agertzen diren. Egia esan ez da beharrezkoa nirea bezalako karrera bat ikastea argazkia oso egokia ez dela konturatzeko, baina pixkat sakonago joan ezkero, batek pentsa dezake bi herrialdeen arteko konpetentzia (nonbait balego) tokian tokiko gobernari edo antzekoen emazteetan dagoela, nork ipurdi  lirainagoa eduki. Público egunkariak oraindik argazki erakargarriago bat jarri du azalean, hemen sikiera pixka bat alderaturik agertzen baitira emakume hauek, eta beste egunkari gehienek ere antzeko argazkiak dituzte garrantzitsuenetzat. Eskerrak TxerriSukar supergaitz pandemikoak garrantzi gutxiago duen, Pakistanen bakea finkatu den edo Ecuadorrek presidentez aldatu ez duen.

Ez dut ulertzen tomateak aurpegian jartzen zituen programa zergatik kendu zuten, herrialdearen izpiritua biltzen baitzuen ikusitakoaren arabera. Proposamen pare bat ere badauzkat egunkari azal hauentzako argazkiak ikusita:

- ¡Olé ese culito ahí!- edo giro langilego batean entzun daitekeen -¡Qué no me entere yo que ese culito pasa hambre!- eta ez, goserik ez dute pasako, guk ordaintzen baitizkiegu merke itxura duten soineko horiek.


Usteak erdia ustel

Apirila 27, 2009

Uste dut badirela bizitzan momentu batzuk non bakoitzak erabaki behar duen, onerako edo txarrerako baina erabaki bat hartu. Gauza da askotan erabaki hori hartzea ez dela kontu erraza, bidean utzitakoak asko balio baitezake, edo bidekoa besterik gabe ezin da utzi alde batera ahaztuta balego bezala.

Uste dut ere momentu horietako batean nagoela, zalantzak nire inguruan baitabiltza garaiko polen hegalariak bezala, egan dabiltza, eta justu behar ez duzunean sartzen dira zure barruan, barruko zerbait aldaraziz. Ez dakit beraz zer egin datorren urtean, datorren hilabetean bertan ere izan daiteke aldaketa, baina momentuz nire bisioa datorren irailean dut ezarrita. Ez dakit lan egiteko goizegi den niretzat edo lan benetan motibagarri baten bila nabilen, nire gogorik bizienak aterako dituena, benetan zerbaitetarako balio eta ikasi dudala sentiaraziko didana. Ez dakit Master bat egin ala ez, Bartzelonan, Bilbon edo etxean geratu eta eguraldiaren aldaerari begiratu, biharko eguna eguzkitsua izango delakoan.

Uste nuen, eta ia ziur nengoen nire bizitzak aldaketa bat behar duela, baina nolakoa behar du izan aldaketa honek? Norbaitek hau irakurri eta zerbait eskaintzeko badu, mesedez, arren esan dezala. Zerbait berria behar dut, motibagarria.

Uste dut ez dakidala zer nahi dudan, zer den bilatzen dudana, eta okerrago dena, bildur gehiago ematen didana, ez dakidala zer datorren.